XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) Hurrengora arte!

Baina amets bat egia bihurtzen denean erakargarritasuna galtzen du.

Ametsetan norberak erabakitzen du zer gertatu behar den; errealitatea, berriz, ezin da hain erraz maneiatu.

Txerri goseak ezkurra amets, baina zer gertatzen da ezkurrez bapo dagoenean, bihotzerreak jota, zentzumenak sorgorturik, txerriboda bateko nahi gabeko gonbidatu bihurtzen denean?

Gurasoek, ordea, konfidantza osoa zuten Sergioren posibilitateetan.

Bazekiten, kabailero haiek esanda, benetako jokalari handiek gazte-gazterik hasi behar zutela beren trebetasunak hobetzen, eta horretan Sergio ez zen besteak baino makalagoa.

Eta gainera, zer hoberik horretarako Ameriketara joatea baino?

Horrelako aukerarik gutxitan ematen da bizitzan, eta Sergiok aprobetxatzen jakingo zuen, horixe baietz!

Bitartean, Balkobilkoko bekaiztienak Sergioren aurkako desafioak antolatzen hasi ziren.

Izan ere, zergatik aukeratu zuten Sergio eta ez beste norbait?